SCRATCH PROGRAMAZIOA ESKOLETAN
Sarrera honetan ikasleek
programazioa ikasteko erabiltzen den Scratch aplikazioari buruz hitz egingo
dizuet. CINTE 16-eko kongresuan honi buruz hitz egin zuten eta horrela izan dut
haren berri. Gainera, hainbat ikastetxetan erabiltzen hasi dira aplikazio
berritzaile hau.
Alde batetik, bideojokoak edo
marrazki bizidunak sortu dezakeen erreminta hau Logo hizkuntza erabiltzen du
eta bertan agertzen diren objektu
guztiak, grafikoak, soinuak eta abar. Batez ere, programatzeko, sortzeko eta
jolasteko erabiltzen da. Komandoak nahiko errazak dira erabiltzeko.
Bestalde, aplikazio honen
bitartez, ikasleek sormena landu egiten dute eta, era berean, programazioa eta
logika ikasten dute. Gainera, proiektuak eraikitzen eta euren ikaskuntzan pare
hartzen ikasten dute. Aipatu beharra dago hezkuntzarekin zerikusia duten
proiektuak bere interes pertsonaletatik abiatuta eraikitzen dituztela.
Hori guztia gutxi balitz,
hurrengo bideoan aipatzen den bezala Sratch-ak konpetentziak hobetzen ditu:
Laburbilduz, esan beharra daukat
oso aplikazio ona irduitzen zaidala. Oso baliagarria iruditzen zait, ikasleek ikasten ari diren bitartean jolasten daudela sentitzen
dutelako, beraz, oso motibagarria da. Gainera, aplikazio hau logika behin eta
berriro lantzea eskatzen du, faktore asko kontuan izan behar direlako,hots,
mugimenduak, denborak, distantziak, etenak, soinuak, erreakzioak eta abar.
Orokorrean oso interesgarria iruditu zait baliabide didaktiko hau, programazioa
lantzeaz aparte, ikasleek euren ikaskuntza bideratzen dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario