lunes, 12 de diciembre de 2016

INFOGRAFIAK INFORMAZIOA TRANSMITITZEKO BALIABIDE BEZALA

Gaurko sarrera honetan infografiak azaltzea interesgarria iruditzen zait. Izan ere magisteritzako bigarren kurtsoan horiek lantzeko aukera izan genuen eta Irakaskuntza Digitala irakasgaian landu ditugu aste honetan., beraz, ezinbestekoa ikusi dut hura azaltzea.

Infografiak informazioa transmititzeko aukera paregabeak eskaintzen dituzte, baina, modu ikusgarri eta erakargarrian. Testu, irudi edo bideoez gain, diagramak, grafikoak edo piktogramak ere erabili daitezke baliabide hauetan eta, helburu nagusia  informazioa bisualki transmititzea da, hots, komunikazio ikusgarria edo bisuala lortzea. Horrela,irakurleak modu erakargarriago eta zuzenago batean jazoko du esleitu nahi den mezua.


Klasean ikusi dugunez, hurrengoak dira  infografia motak:Grafikoak, mapak, taulak, diagramak… Honekin batera, infografiak sortzeko erreminta desberdinak daude sarean. Gorka Palacios irakasleak hurrengo sailkapena egin du:    
                                                  
  1. Balsmiq 
  2. Easel.ly 
  3. Infogr.am
  4. OmniGraffl
  5. Piktochart
  6. Present.me
  7. Tableau
  8. TimelineJS
  9. Visual.ly 
  10. Present.me



   Niri gehien gustatzen zaidana Piktochart delako baliabidea da. Hura oso erraz erabiltzen da eta informazioa era bisualean jartzeko aukera paregabeak ematen ditu:

Resultado de imagen de piktochart ejemplos



Adibidea: 
Resultado de imagen de piktochart ejemplos

No hay comentarios:

Publicar un comentario