ERRAMINTA DIDAKTIKOAK ETA INTERDIZIPLINARITARTEA:
HEZKUNTZARAKO APLIKAZIO
BERRITZAILEAK
HEZKUNTZARAKO APLIKAZIO
BERRITZAILEAK
1) GLOGSTER
Glogster online aurkitzen
dugun aplikazioa da ,Web 2.0 belaunaldiko tresnetariko bat alegia. Online
izatean ez dago deskargatu edo instalatutako programa baten beharrik. Honela,
Internetaren baitan dagoen espazio birtualetan lan egiten da eta bertan,
egindako guztia gordetzen da.
Egun, Glogster
programaren bi bertsio daude:
- Bat, edozein pertsonarentzat bideratua: Glogster.
- Beste bat, hezkuntza-erabilerako bideratuta: Glogster Edu. Hor irakasleak bere
posterrak egiteaz gain,, aukera du ikasleen kontuak kudeatzeko.
Glogsterren ezaugarriak
eta abantailak:
- Espezifikoa izatea: bereziki posterrak egiteko
pentsatutako programa denez, horretarako tresnak egokiak ditu diseinua
aurrera eramateko.
- Erabiltzeko erraza: funtzionamendu intuitibo
samarra du, eta edozein tresna erabiltzerako orduan, jarraibideak
pantailan agertzen dira.
- Formatu digitala izatea: probak egiteko aukerak
ematen ditu, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko... Horrez gain, irudiak,
argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.
- Online izatea: estekak sortzeko aukera ematen du;
posterrak blog, wiki eta webetan erabiltzeko; posterrak beste erabiltzaile
batzuekin partekatzeko...
Hona hemen GLOGSTER-en gizarte zientzietan lantzeko sortu dudan posterra:
2. MINECRAFT
Minecraft javan oinarrituriko
ordenagailurako bideojoko bat da, Mojang, bideojoko enpresak, 2009an sortua.
Sandbox erako bideojokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria
ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun plataforma askotan da
eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an
mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.
- Crafting-a:
2x2 eta 3x3-ko kasilako lan-mailetan objektuak kokatzea forma logiko
batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde
daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea
etab. aurki daitezke. Eta hauekin erremintak eta objektuak sor daitezke.
- Egitura
kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz
osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia
eta mob-ak (entitate bizidunak ere).
Joko
modalitateak
- Jolas
askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake
horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria modu batera bakarrik al du hil,
ia infinitua du (0 garren kapatik behera jeisten bazara hli egingo zara).
Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean
datza.
- Bizirautea:
Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen
da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru
zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2
"normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria
hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan
("spawnchuncks") edo lo egin duen azken ohean.
- "Hardcore"-a:
Aurrekoa bezalakoa da baina 3. zailtasunean soilik joka daiteke eta behin
hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
- Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.
- Ultra "hardcorea": Modu oni batzuek ez dute joku-modua bezala hartzen, zuk eginarazi behar duzulako. "Hardcorea" bezala da, baina, mina hartzen baduzu urrezko sagarrekin, "Notch-en" sagarrarekin[2] eta osasunezko edabeekin bakarrik berreskuratu ahal izango duzu. "Hardcore" mundu batean sartu eta /gamerule natural regeneration false jartzen baduzu lortuko duzu joku modalitatea.
Minecraft-ren onurak eta abantailak:
- Sormena
- Mundu errealeko gaitasunak begeranatzea
- Ikasleek adinerako egokia
- Logika eta bizirautea bezalako gaitasunak garatu
Aplikazio bi hauek niri hezkuntzarako eta teknologia lantzeko interesgarrienak iruditu zaizkidanak dira. Hala ere, aplikazio edo baliabide gehiago daude hezkuntza munduan erabiltzekoak. Batzuk gizarte zientziak lantzeko bideratuta daude, baina, beste batzuk, ordea, interdiziplinaritatea lantzen dute eta edozein irakasgai lantzeko balio daitezke. Hurrengoak dira aplikazio interesgarri hauen sailkapena edo zerrenda:
- Atríviate
- Caballeros y castillos
- Google Earth
- Proyecto agrega dos
- Geocube
- Toporopa
- GeaCron
- La máquina del tiempo
- Animaps
- Powtoon
- Seterra
- Atlas didáctico
- Google expeditions
- Kahoot
Ikus daitekenez, gero eta gehiago dira liburua alde batera utzi eta teknologia lantzeko aukera ematen duten baliabideak. Horrek web 2.0 tik 3.0 ra bihurtzeko gertatzen hari den teknologia iraultza etengabea dela erakusten du, eta oso positiboa da. Horrek erakusten du, baita ere nola ikasi eta irakatsi daitekeen hainbeste testu liburu erabili beharrean, hots, aplikazio edo sare sozialen bitartez, mundu bisualago batean, hain zuzen ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario