GOOGLE EXPEDITIONS: TEKNOLOGIAREKIN ETA ERREALITATE BIRTUALAREKIN BIDAIATUZ
Imajinatu goiza pasatzea koralezko uharri bat ikusten edo Marteko gainazala bisitatzen!
Bada, Google Expeditions- ekin hori posiblea da...
Irakasleek
haien ikasleak bidaia birtualak egitera eraman ditzakete. Edonora
bidaiatzea posiblea da, eta bakarrik betaurreko batzuk jantzita. Betaurrekoei
baliabide mugikorrak edo tabletak jarriz eta google play-tik aplikazioa jaitziz prest egongo litzateke!
Hala ere,betaurreko horiek nahiko garestiak
dira, beraz, ez da hezkuntza munduan gehiegi murgildu oraindik. Ikastetxe gutxi
batzuetan soilik eraman da proiektua aurrera.
Google
Expeditions irakasleek leku ezberdinen bidaia birtualetatik ikasleak gidatzea
bideratzen du, museo eta urpeko mundutik kanpo unibertzoko mundura. Expedizio
hauek Errealitate birtualeko irudi panoramikoak (360º ko irudiak) eta edukiak
dituzten bildumak dira eta hezkuntza plana edo horren edukiak osotzeko balio du,
laguntza bezala. Gainera, irudiez aparte, informazio osagarria, leku interesgarriak
eta ikastetxeek erabiltzen duten hezkuntza plana laguntzeko eta errazteko galderak
ere eskaintzen ditu.
Googleek, hurrengo partnerrak lantzen ditu: WNET,
PBS, Houghton Mifflin Harcourt, Historia naturalaren Amerikako museoa,
Planetary Society, David Attenborough Alchemy VR produktorarekin eta Google Cutlrual Institut-ekin erlazionatutako beste
hainbat, eduki hezitzaileak sortzeko helburuarekin.
Baliabide
digital eta teknologiko honekin ikasleek ikasgelatik irten gabe munduari buruz
ikasteaz aparte, hori modu errealean ikusteko aukera ere badute. Horrela,
ikasleen motibazioa eta interesa igo egingo da eta , beraz, ikasketa
esanguratsua izango dute, errealagoa, haiek ikasten hari diren lekuan baleude
bezala.