ARRANO ARRANTZALEAREN PROIEKTUA
Hasteko, aipatu beharra
dago eskola bik hartzen dutela parte proiektu honetan eta biak Urdaibaiko
testuinguru naturalean kokatzen dira: Montorre eta Urretxindorra ikastolak.
Proiektuak umearen parte
hartze aktiboa eskatzen du, hau da, umea da bere ikaskuntzaren protagonista:
Hegazti bat hartu, informazioa bilatu, lana edozein hizkuntza erabiliz burutu
eta, gainerako ikasleei dakitena transmititu, bai mundu mailan teknologia
digitala erabiliz, bai herri eta eskola mailan. Hori guztia taldetan antolatuta
egiten dute. Garrantzitsuena, lan hori ikasleen interesetan oinarrituta dagoela
da. Hots, ikasleek transmisio hori egiteko zer egin nahi duten (olerkia,
bideoa, ipuina, komikiak, pelikulak, antzerkiak…) hartzen da kontuan eta hura
egiten da, irakaslea gidaria delarik.
Honekin guztiarekin ez
dira bakarrik edukiak era esanguratsuan ematen, baizik eta teknologiaren
erabilera izugarria sustatzen da zabalkuntza hau egiteko (DIGISCOPING, CLIL,
STORYBOARD, WOW…). Hori oso motibagarria da, horren bidez transmititzen
dutelako euren esfortzua eta horren bidez jasotzen dutelako munduko beste
ikasle batzuekin lan egitearen feedback positibo hori. Beste era batera esanda,
teknologia da ezagutzera emateko duten elkarreraginezko leihoa.
Aurreko paragrafoarekin
erlazionatuta, neure arreta biziki eta gehien deitu duen beste gauza bat WOW-a
(arranoaren nazioarteko astea, arrano arrantzalearen proiektua) eta horrekin
lotutako “OSPREY project-linking comunities” web gunea da. OSPREY web gune
horretan mapa bat agertzen da, google maps antzera, eta bertan mundu mailan
proiektuan parte hartzen duten eskola guztiak agertzen dira. Izugarri interesgarria iruditzen zait hori,
lehen esan bezala, haurrek euren lanak ikusiak direla sentitzeko eta eurek ere
beste ume batzuen lanak ikusi ahal izateko. WOW-ari erreparatuz, hego Amerikako
eskolekin kontaktuan egoteko pentsatu duten proiektu txikia da eta proiektua
mundu errealean egiteko aukera ematen du. Hots, munduko elkarreragina eta
teknologia biltzen ditu barne eta horrek ikaskuntza esanguratsua egiteko eta
umea aktiboki lan egiteko aukera ematen du buruz ikasi behar gabe.
Proiektuaren link interesgarriak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario