Kaixo Bloggide maiteok!
Ikusten duzuenez bueltan naiz berriz ere, 2016an baina
bueltan.
Aurten
Irakaskuntza digitala irakasgaian murginduta nabil, teknologiari buruzko mila
gauza interesgarrirekin. Nola landu teknologia ikastoletan, baldin eta gu baino
azkarrago badoa? Nola ezarri teknologia umeek edukiak era esanguratsu eta
dibertigarri batean ikas dezaten? Nola ulertu teknologia metodologiak
berritzaile bihurtzeko tresna bezala, baina euskarri berberekin transmititutako
txapa berbera ez izaten saiatuz?
Bada,
hori da gure erronka. Gure erantzukizuna irakasle bezala. Hezkuntza
errealitatean oinarritutako eta jakintzak transmititzeko eta sortzeko
instituzioa denez gero, teknologia erabili eta horretaz baliatu beharra
daukagu, hura baita errealitatea.
Hala
ere, teknologiaren erabilgarritasuna ez du esan nahi berritzailea denik. Ez da
berritzilea izango, baldin eta metodologiak eta irakasteko erak ez diren
aldatzen. Ezin dugu, adibidez, paperezko liburua tablet batera pasatu eta hori
berritzailea dela pentsatu. Hori euskarri ezberdin bat erabiliz ematen den
edukien erreproduzio bat besterik ez da. Beraz, teknologia LAGUNTZA bat da,
aldaketarako laguntza iugarria, baina gu, irakasleok, gara aldaketa horren
erantzuleak eta eragileak.
Hurrengo
sarreretan honi guztiari buruz hitz egingo dugu eta baita gauza interesgarri
askori buruz. Guztiok parte hartu eta ikasi ahal izangu dugu.
Eskerrik asko eta ongi etorri.
Hurrengora arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario